HAMELINGO TXIRULARIA
Hamelingo txirularia

Grimm anaiek jasotako kondaira kontatzen du istorioak. 1284ko ekainaren 26an Hamelingo herrian izandako ezbeharra kontatzen du. Arratoi izurrite bat agertu zen, eta honi irtenbidea emateko asmoz, inguruko txirulari ezezagun batek ordainsari baten truke arratoi guztiak akabatuko zituela zin egin zuen. Herritarrek proposamena onartu eta txirulariak bere txirularen soinuaz arratoiak Hamelingo herritik atera zituen. Arratoiak akabatu eta herritik atera ostean, herritarrek ez zuten beraien hitza bete eta ez zioten agindutako ordainsaria eman txirulariari. Orduan, txirulariak herritarrek beraien hitza betetzen ez zutela ikusirik mendeku gisa herriko haurrak bere txirularen soinuaz erakarri eta herritik eraman zituen. Azkenean, txirulariak atsekabeturik eta herritarrengan eragindako minaz jabeturik haurrak herrira itzultzea erabakiko du.

Zuzendaria: Marije Ugalde. Zuzendari eszenikoak: Valen Moņux, Ander Arruti. Antzezleak: Karlos Etxaniz, Argiņe Agirrezabal, Gorka Unamuno... Musika: Iņigo Casall. Eszenografia eta bideoak: Valen Moņux. Dekoratuen egilea: Ander Arruti.

Informazio gehiago: Bergarako Musika Eskola.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic