XX. mende hasierako freak show-etan oinarrituta, izaki bitxi eta bereziz betetako saioa dakarkigute oraingoan: Emakume Magnetikoa, munduko tiporik zortedunena, Berunezko Burudun umea, dena aurreikusten duen Pitonisa? eta askoz gehiago! Tor eta Txoborro magoen aurkezpena: "Zu ere freak izango al zara? Zatoz magia eta umorez betetako ikuskizun arraro honekin gozatzera."