DORAEMON. ESPAZIOKO ODISEA
Doraemon. Espazioko odisea

Doraemon eta Nobita abentura espazial batekin itzuli dira, unibertsoak haientzat sekreturik ez duela erakusteko. Ohiko arratsalde batean hasi da dena, lagun-taldea Star Crush-ekin dibertitzen ari delarik. Jokoak batailak egiteko aukera ematen die... espazioan!. Nobita, Doraemon eta Shizuka Lurrera itzuli direnean, Erraldoi eta Suneo... jokoaren barruan harrapatuta geratu direla jakin dute!. Egoerak okerrera egin zezakela ez zirudienean, Doraemonek jakin du Nobitaren amak Star Crusheko kaxa zakarrontzira bota duela eta argi zuri batek IGOH baten barruraino eraman duela. Espazioko Salbamendu Kapsulari esker, Doraemon, Nobita eta Shizuka, Erraldoi eta Suneo dauden unibertsoko txoko zehatzera mugitzen dira. Taldea ?Espazioko Zaldun Gazteen Elkartea?-ren IGOHaren barruan agertu da, eta, ontzian arrotzak daudela dakitenean, tripulatzaileek giltzaperatzea erabaki dute. Robot katuaren ahalmenei esker, espazio-ontziaren barrutik irtetea lortuko dute, bertako tripulatzaileak estralurtar-talde batek hil ditzan galerazteko garaiz.

Japonia

Zuzendaria: Tsutomu Shibayama

Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Doraemon. Espazioko odisea






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic