Logela Multimedia konpainia euskal mitologiaren mundura hurbildu da, familia osoari zuzendutako 'Anbotoko Mari' muntaia berrian. Musika eta ikus-entzunezkoak erabiliz, Gari izeneko mutikoaren abenturak kontatzen ditu. Jainkosaren haitzuloan sartu da, han zer gertatuko den jakin gabe.