KLERA
Klera

Proiektuaren zuzendaritza eta koreografia: Jon Maya SeinIdazlea: Leire BilbaoIlustratzailea: June San SebastiánMusika sortzailea: Maite LarburuIkus-entzunezkoen sortzailea: David BernuésDantzariak: Kukai Dantza

Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean biltzen ditu Klerak. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide, eta koaderno gisako argitalpen batean adierazpen artistiko horiek bildu, eta, artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Leire Bilbaoren testuak eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak izango dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azalduko dira koadernoan. Izan ere, Klera disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egiteko.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic