Kill me (2024) lana Love me (2022) eta Fuck me (2020) lanen jarraipena da, eta, aldi berean, Recordar para vivir proiektuaren parte. Bertan, Marina Otero koreografoak hiltzen den egunera bitartean antzezlanen bertsio ezberdinak aurkeztea proposatzen du.
?Berrogeien krisiaren? klixean murgiltzeko asmoz, Marina Otero egiten zuen guztia filmatzen hasi zen: bihotza ireki eta egiten zuen guzti-guztia filmatzen zuen, 24 orduz egunean. Azkenean, baina, kolapsatu egin zuen: diagnostiko psikiatriko bat jaso zuen eta bere hurrengo antzezlana gertatutakoan oinarritzea erabaki zuen.
Buru-nahasmenduak zituzten lau dantzari deitu zituen, eta, Vatslav Nijinski maisua inspirazio hartuta, obra bat egin zuen amodioak sortutako erotasunaz hitz egiteko. Hori bai, artearen merkatuaren agenda inklusiboan sartzea lortzeko asmoz, landutako gaia osasun mentala zela azaldu zuen. Izan ere, hori da Marina Oteroren kondena, ondo salduko diren antzezlanak egitea bizirauteko (antzerkiaren munduan).
Testua eta zuzendaritza: Marina Otero. Interpreteak: Ana Cotore?, Josefina Gorostiza, Natalia Lope?z Godoy, Myriam Henne-Adda, Marina Otero, Toma?s Pozzi. Zuzeneko musika: Myriam Henne-Adda. Zuzendari laguntzailea: Lucrecia Pierpaoli. Argien diseinua: Victor Longa?s Vicente, David Seldes. Soinu-diseinua: Antonio Navarro. Jantzien diseinua: Andy Piffer. Jostuna: Guadalupe Blanco Gale?. Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena biran: Victor Longa?s Vicente. Dramaturgia: Marti?n Flores Ca?rdenas. Argazkiak: Sofia Alazraki. Bideoa: Florencia de Mugica. Ekoizpen orokorra eta exekutiboa: Mariano de Mendonc?a. Ekozipena: Marcia Rivas. Ekoizpen laguntzailea: Kysy Fischer. Banaketa: Otto Productions (Nicolas Roux, Lucila Piffer), Tecuatro (Jonathan Zak, Maxime Seuge?), PTC Teatro (Olvido Orovio). Koproduktoreak: Teatros del Canal (Madrid), HAU Hebbel am Ufer (Berlín), Cite? europe?enne du the?a?tre, Domaine d?O, Montpellier/ PCM2024, The?a?tre du Rond-Point (París), Ce?lestins, The?a?tre de Lyon, FITEI Festival Internacional de Teatro de expressa?o Iberica (Porto). Residencia arti?stica de la Casa Vela?zquez du Ministe?re d?Education Supe?rieur, FITLO Festival Iberoamericano de Teatro de La Rioja, MAMBA: Museo de Arte Moderno de Buenos Aires: El Borde de sí mismo-ren laguntzarekin.