Ertzak soinua eta eszena zuzenean fusionatzen dituen performance bat da. Ikusleentzako soinu-bidaia proposatzen duen lana. Bere helburua da soinuaren bidez publikoak naturarekin bat egitea, bere alderdi guztietan, bere aurpegi guztiekin. Horretarako, Peruko Amazonaseko antropologo baten esperientzia izango da haria, garenarekin eta inguratzen gaituenarekin konektatzeko, esploratzeko eta berraurkitzeko esperientzia.
Gidoia eta zuzendaritza: Inko Martín.Interpretea: Saioa Royo.Soinu-Teknikariak: Mikel Cerezo eta Inko Martín.