FIRE-EATER
Fire-Eater
  • Finlandia-Suedia.
  • Zuzendaritza: Pirjo Honkasalo.
  • Aktoreak: Elina Hurme, Tiina Weckström, Elena Leeve, Elsa Saisio, Vappu Jurkka.

Pirjo Honkasalo, dokumentalista ospetsua, argazki-zuzendaria, muntatzailea, gidoilaria, ekoizlea eta aktorea. Fire-Eater hainbat zinema-jaialditan saritu dute, eta Irene eta Helena ahizpa bikien istorioa kontatzen du. Biak zirku batekin bidaiatzen ari dira Europan zehar. Iraganak orainari nola eragiten dion aztertzen du filmak, Honkasaloren filmen ezaugarri komuna.

Helena eta Irene ahizpa bikiak Helsinkin jaio dira Bigarren Mundu Gerran. Hilabete batzuk geroago, amona komunistaren zaintzapean uzten ditu amak, eta soldadu aleman batekin ihes egiten du. Amonaren babesean eta komunismoaren irakasbideen pean bizi dira, lehenik Stalin eta ondoren amona hiltzen diren arte. Neskek zortzi urte dituzte umezurztegi batean sartzen dituztenean.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic