AURRERA EGINEZ-PROGRESANDO
Koldo Mitxelena Kulturunea
'Aurrera eginez-Progresando' Erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunea
2022-06-20
'Aurrera Eginez-Progresando' argazki-erakusketa izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 13tik uztailaren 30era. Hiriari eta Gipuzkoari buruzko argazki pribatuen bilduma da. XIX. mendearen azken herenean egin zituen argazkilari ez profesional batek, José Brunet Bermingham enpresaburu eta zinegotzi donostiarrak.

Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide ditu komisario erakusketak, eta Gipuzkoako hiriburuaren historian izan den hirigintzako aldaketarik handiena erakusten du, urte haietan itsasoari eta itsasadarrari lurra irabazi baitzien. Garai hartan, Donostiak aurrerapen handiak egin zituen herritarren bizimodua hobetzeko, hala nola trenbidea, gasa, ur korrontea, tranbia edo elektrizitatea.

Irudiek erakusten dute, halaber, fabrikak, dendak eta turismoaren industria berria ireki zirela. Lanpostu berriak sortu zituzten, baita emakumeentzat ere.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic