TRAVESÍA/ZEHARKALDIA (ELENA ARRESE)
Elena Arrese Villanueva
ZEHARKALDIA/TRAVESÍA (ELENA ARRESE)
Elena Arrese. Erakusketa "Zeharkaldia/Travesía" (Zangoza).
2025-06-02
Elena Arrese (Tolosa, Gipuzkoa) artista plastikoak 'Zeharkaldia' izeneko bilduma aurkeztuko du ekainaren 5etik 29ra Zangozako Vallesantoro jauregian. Bidaia intimoa da, Errege Bardeetan hartutako irudien bidez.

Elena Arresek berak azaldu duenez, erakusketa “espedizio intimoa da Errege Bardeako basamortuko paisaian zehar. “Hainbat formatutako lanak dakartzat, hasi 15x15cm eskaseko miniatura txikietatik eta 150x200cm-ko oihal handietaraino, guztiak ere introspekziora eta emozioetara bidaia bat egitera gonbidatuz, paisaia ikusgarri hau begiesten lagunduz”, gehitu du.

 

“Obra bakoitzean, nire piezen testura eta ñabardura argitsuen tonalitate okreen artean, funtsezkoa arnasteko aukera ematen didan isiltasunaren baretasunaren bila noa. Xehetasun xeheak, opakutasunak, distirak eta ñabardura horiek guztiak dira nire izatearen bidaia sakon hori”, azpimarratu du egileak.

 

Erakusketak sortzaile gipuzkoarraren barne-bidaia bat adierazten du, non eskultura birziklatuek lau paretak besarkatzen baitituzte “betierekoarekin, denboraz harago doan guztiarekin lotura” bilatzeko. “Lan hau nire espirituaren barneko paisaietan zehar egindako bidaiaren islak dira”, amaitu du.

 

 

 

Elena Arrese. Erakusketa "Zeharkaldia/Travesía" (Zangoza).
Elena Arrese. Erakusketa "Zeharkaldia/Travesía" (Zangoza).





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic