HAIZETARA
Ametx
HAIZETARA LEHIAKETA
Haizetara 2023 Amorebieta-Etxano
2023-06-23
Nazioarteko talde onenek parte hartuko dute Zornotzan (Bizkaia) urtero egiten den Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketan. Jaialdia ekainaren 23tik 25era izango da eta herriko txoko guztiak musikaz beteko ditu.
2006an sortu zenetik, kale-musikaren erreferentzia nagusia bihurtu da Haizetara.  Jaialdi berezia da, musika zuzenean gozatzen baita, udako musika-ziklo handietan izaten diren argi eta soinu-muntaia handirik gabe. Arte hutsa da, gehigarririk eta koloratzailerik gabea.
 
Bere ospea handituz joan da urteak igaro ahala, eta horri esker, gero eta talde gehiagok ematen dute izena jaialdian parte hartzeko. Horien guztien artean, honako hauek aukeratu dituzte antolatzaileek: Bulbalkan (Madril), Jukepop (Beljika-Frantzia), Jazz Hunters (Zaragoza), Back Chat Brass (Erresuma Batua), Gata Brass Band (Almeria), Renniw Brass Band (Mexiko), Dirty Dürüm Band (Euskal Herria), La Fanfare Saugrenue (Frantzia) eta Harmony’s Brass Band (Benin).





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic