Hitzaldiaren izenburu osoa: La vida de la escritora Irčne Némirovsky, el destino novelesco de una mujer perseguida.
Mathilde Tremblais unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Irčne Némirovsky idazleari buruz, Literatura jazarriak zikloaren barruan.
Irčne Némirovsky (1903-1942) Ukrainan familia judu burges batean jaiotako idazlea da, 1919an Parisen finkatu zen familia, Errusiako iraultzatik ihes egin ondoren. Frantziako hiriburuan, Irčne Némirovskyk bere idazle ibilbidea garatuko du. Bere lanen artean, David Golder (1929), Le Bal (1930), Les Mouches d 'automne (1931) eleberria eta Le Vin de solitude (1935) kontakizun autobiografikoa nabarmentzen dira. Auschwitzera deportatu zuten 1942ko uztailean, eta han hil zen hurrengo hilabetean. Hil osteko Suite française lanak arrakasta handia izan zuen nazioartean.
Université Tours-eko François Rabelais-en ikasketak egin ondoren, Mathilde Tremblaisek Literatura eta Literatura Zientzia izeneko doktorego-programa egin zuen UPV/EHUn, eta unibertsitate horretan defendatu zuen bere nazioarteko tesia. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Departamentuko Frantses Filologia plaza betetzen du. Mathilde Tremblais-ek 30 bat testu zientifiko idatzi ditu. Bere artikulu batzuk Georges Batailleren literatur obrari buruz dira. Bere ikerketak literatura intimoen ereduen, niaren idazkeren, disidentziaren ahots femeninoen eta genero-azterketen inguruan ere zentratzen dira.