Irekiera berezia. Lorategi bat soinean erakusketa zabalik egongo da, baita klaustroa eta eliza ere. Musika eta taberna zerbitzua egongo dira.
Aurreko edizioetan bezala, 20:30tik 24:00ra izango da museoa doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin.
Aldi baterako erakusketak ezohiko eran bisitatzeko aukera emateko asmoz sortu zen jarduera berezi hau.