Hitzaldiaren izenburu osoa: El Asalto (31 agosto 1813). Restos de la Batalla. Cañones del Museo San Telmo
1813ko abuztuaren 31ko erasoa nola garatu zen, protagonista nagusiak, bitxikeriak eta ondorioak. Gaur egunera arte iritsi diren aztarnetaz ere hitz egingo da, hondamendiaren lekuko mutuak baitira. Arreta berezia eskainiko zaie 1945ean Kontxako badian aurkitu ziren Britainiar Posta Zerbitzuko Queen Charlotte posta ontzi ingeleseko kanoiei. San Telmo Museoko bildumakoak dira eta Aquariumaren kanpoaldean daude.
1813ko abuztuaren 31ko oroitzapena hitzaldi-zikloaren barruan, hitzaldia eskainiko du José Mari Leclercq Sáizek