UN PAYASO DE NAILON QUE ENREDA Y TRUECA LAS CONSIGNAS: EL CASO PADILLA
Un payaso de nailon que enreda y trueca las consignas: el caso Padilla

Francisca Noguerol unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Heberto Padilla idazleari buruz, Literatura jazarriak zikloaren barruan.

Hitzaldian Caso Padilla ospetsuaren ertz anitzak planteatuko dira. Bere jatorrian sakonduko da, Fuera de juego (1968) poema-liburuaren argitalpenarekin, haren oihartzunarekin eta aztarnekin, bai egilearen lanean ? Provocaciones (1973) poema-liburutik La mala memoria (1989) autobiografiara ?, bai beste idazle batzuenean.

Francisca Noguerol Literatura Hispanoamerikarreko katedraduna da, Espainieraren Ipar Amerikako Akademian akademikoa, eta Ikerketa Bikaintasunari Maria de Maeztu saria (2023) eta Bikaintasun Akademikoari Gloria Begue saria (2023) jaso ditu. Amerikako eta Europako hainbat unibertsitatetan aritu da irakaskuntzan. Augusto Monterrosori buruzko tesi batekin doktoratu zen, eta tesi horren emaitza izan zen La trampa en la sonrisa: sátira en la narrativa de Augusto Monterroso (1995) liburua. Estatuko eta nazioarteko aldizkari eta argitaletxeetan 250 ikerketa baino gehiago argitaratu ditu.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic