Isola Nerea Urrestarazuren erakusketa bat da.
Isola-ren esanahia italieraz irla da, urez inguraturiko lur sail isolatu edo bakana. Beste lurmuturrekin kontakturik ez duen harri zatia da isola. Parekorik ez duen egoerari ere dei geniezaioke isola. Esklusibidadeari. Besteen ezaugarriekin bat egiten ez duenari. Kontrakoa; arrunta, normala, normatiboa edo termino piktorioetan, grisa.
Nerea Urrestarazu Donostian jaio zen 1975ean. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua eta ikus-entzunezkoetan espezializatua, bere lana beti egon da irudiekin lotuta.