Inhambaneko begiak Elisenda Ponsek 2005ean egindako eta Munduko Begiak fundazioak ekoiztutako argazki erreportajea da. Fundazioak Inhambane probintzian (Mozambike) egin duen lana ezagutzera eman du, prebenitu edo senda daitekeen itsutasuna desagerrarazteko.
Egilea El Periódico de Catalunya-ko argazkilari taldeko kidea da, eta eguneroko informazioa eta erreportajeak egiten ditu. Interes orokorreko beste argitalpen eta aldizkari batzuekin ere kolaboratzen du noizean behin.
Argazkien bidez, ikusmen-patologia sendagarriak dituzten pertsonen talde batek Inhambane probintzian duen prozesua erakusten da. Iluntasunetik argira doan bidaia da, eta pazienteek, haien laguntzaileek eta arreta ematen dieten langileek hartzen dute parte.
Proiekzio osagarriaUrriak 23, Gabor (2013). 19:00, gaztelaniaz.