GARGANTUA
Gargantua

Miren Garmendiak koordinatutako frantsesezko literatur solasaldiaren lehen saioa berezia izango da; Rabelais-en Gargantua obrari eskainia izango da eta Ensemble Diatessaron talde barrokoak hartuko du parte.

Elena Martínez de Murguíak aukeratutako testuak parte-hartzaileek irakurriko dituzte, eta irakurketen artean Elena Martínez de Murguía eta Inma Aramburok musika barroko piezak eskainiko dituzte.

Gargantua humanismo errenazentistako obra nagusia da, gizartearen satira eta barrea uztartzen dituena. Programak liburuetako gaiak ekarriko ditu gogora: dantza, ardoa, gerra eta Notre Dame-ko kanpaiak. Ikuskizunak 1534an argitaratutako obra hau modu berritzailean deskubritzera gonbidatzen du publikoa.

Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic