San Telmo Museoa osatzen duten eraikinek bost mendetako arkitektura ondarea biltzen dute bere pareten artean, XVI mendeko komentu domingotarretik hasita Nieto eta Sobejano arkitekoek 2011n burututako eraikin berriraino.
Bisita gidatu hauen bitartez museoaren arkitektura ondarea ezagutarazi nahi dugu: eraikinek denboran zehar izandako eraldaketak, erabilitako eraikuntza teknikak, espazioen arteko bizikidetza, ingurune naturalak arkitekturan duen eragina... Maddi Manterola arkitektoak euskarazko bisitak burutuko ditu, eta gaztelerazkoak berriz, Ana Santo Domingok, San Telmo Museoko kontserbazio arduraduna izandakoak.
Europako Ondarearen Jardunaldiaren programazioaren barruan antolatutako jarduera.
OharraEdukiera beteta baldin badago gomendatzen da aurrerago berriz kontsultatzea, izan ere, azken unera arte lekuak libratu daitezke.